Elkarri laguntzeko taldeak (ELT)

Pertsona maitatu baten suizidioaren ondorioz heriotzatik bizirik atera diren pertsonek osatzen dute Biziraun, eta dolu-prozesu aurreratuan dauden suizidiotik bizirik atera direnek zuzentzen dute.

Hauek dira ELT honen onurak:

  • Sentimenduak kanporatzea, isolamendua saihestuz.
  • Pertsonen arteko ikaskuntza, besteek adierazten dutenaren bidez.
  • Babesa eta kidetasuna.
  • Itxaropen-sentimendua, emozioei heltzeko moduak eta egoera zailak maneiatzea.
  • Hezkuntza-funtzioa suizidioagatiko dolu-prozesuari dagokionez (saioak, liburuak, dokumentalak …).
  • ELTra lehen aldiz iristen diren pertsonei harrera egiten zaie taldeen dinamika, etikaren eta konfidentzialtasunaren kodea, elkarrekiko errespetua eta bertaratzeko konpromisoaren garrantzia azaltzeko.

ELT hilean behin eta batez beste 90 minutuko iraupenarekin biltzen da, 16: 30etik 18: 00etara, taldearen beharren arabera.

ELT 2018ko otsailean sortu zen Bilbon, eta gaur egun bi talde aktibo ditugu, bata Bilbon eta bestea Donostian. 

Biziraun ELTen parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik interesa duten pertsonak elkarteko bazkide izatea.